Gipuzkoan finkaturiko Shallow Waters taldea da Tristan Iñiguez (Darkness By Oath, The Great Wound) musikariaren proiektu berrietako bat. Iazko uztailean aurkeztu zuen, eta ordutik denbora eman du sormen lanean. Era berean, proiektua indartzeko musikarien bila aritu da, eta dagoeneko bi ditu alboan. Batetik, Andres Pestana (Demised) gitarra jotzaile zein abeslaria, eta bestetik fitxatu berri duten Pablo Egido (The Holeum) abeslaria. Musikarien bila jarraitzen dute.
Estreinako diskoa 2020an argitaratuko dute Bed of Snakes izenburupean. Abenduan hasi ziren grabaketekin Auryn Studios-etan, eta bederatzi bat kantu izango ditu lanak. Hona hemen David Zabalak egindako azala:
Post-black metal doinuak ditu oinarri abentura berriak, eta Iñiguezek adierazi duenez, Harakiri For The Sky, Ghost Brigade eta Daylight Dies banden ildokoa da proposamena.