2018/07/30

Shallow Waters da Tristan Iñiguezen proiektu berria

Tristan Iñiguez (Darkness By Oath ohia, The Great Wound) musikariak bere sormenari jarraipena eman dio askotariko proiektuekin. Shallow Waters da aurkeztu berri duena, doom/death melodikoa jorratzeko. Harakiri For The Sky, Ghost Brigade eta Daylight Dies banden ildokoa izango dela esan du Iñiguezek.

Bed of Snakes izango da estreinako diskoaren izenburua, eta David Zabalak egin du azala.

Auryn Studios-etan grabatu, nahastu eta masterizatuko du lana Iñiguezek. Hau da, bere estudioan. Azken ukituak falta zaizkio eta ahotsak sartzea. Hain zuzen ere, Andres Pestana (Demised) arduratuko da diskoko ahots garbiez.

Hurrengo kontzertuak