2020/03/31

Shallow Waters: "The Tears I've Shed" aurrerapen abestia aurkeztu dute

Gipuzkoan finkaturiko Shallow Waters taldeak Bed Of Snakes estreinako diskoaren lehen singlea plazaratu du: The Tears I've Shed. Tristan Iñiguez (Darkness By Oath, The Great Wound) musikaria da bandaren gidaria, eta alboan ditu Andres Pestana (Demised) gitarra jotzaile zein abeslaria eta Pablo Egido (The Holeum) abeslaria. Post black metal eta melodic doom/death metal doinuak dituzte oinarri.

"Abesti motel, ilun eta sentimenduz beterikoa, bandaren muina ezin hobeto harrapatzen duen abestia da", adierazi dute. Aurrerapen kantuan Loly Mateo abeslariak parte hartu du. 

Grabaketa lanak 2019ko abenduan egin zituzten Auryn Studios-etan. Leku berean bukatu berri dituzte nahasketak eta masterizazioa. Hona hemen David Zabalak egindako azala:

Hurrengo kontzertuak