Euskal Herria eta Alemania arteko Sijjin thrash/death metal taldeak apirilaren 25ean argitaratuko du Helljinn Combat (Sepulchral Voice Records) bigarren diskoa.
Zortzi abesti izango ditu lanak, eta horien artetik lehena aurkeztu dute: Five blades.
"Abesti berriek energia satanikoa, tempo aldaketa ugari, bira zitalak, interpretazio instrumental zorrotza eta infernuko punturik baxuenera zuzenean eramaten zaituzten riffak dituzte", adierazi du zigiluak.
Ekaitz Garmendia taldekide eta gitarristaren etxean grabatu zuten, Karrantzako BlackStorm estudioetan. Zortzi abesti ditu lan berriak, eta hirukoak zuzenean eta elkarrekin grabatu zituen.
Azala eta kanta zerrenda jarraian ikus ditzakezue:
01. Fear Not The Tormentor
02. Dakhma Curse
03. Trance Of The Mummified
04. Death Opens The Grave
05. Religious Insanity Denies Slavery
06. Horrific Distortions
07. Five Blades
08. The Southern Temple
Musikalki, diskoetxeak horrela deskribatu du lana: "Kanta egitura zabalagoetan zentratzen da, 1980ko hamarkadaren erdialdeko metalaren eromenaren aitabitxiek praktikatzen zituzten moduan, eta Infernäl Mäjesty, Nasty Savage, Possessed, lehen Slayer edo Megadeth gisako izen zitalak ekartzen ditu burura".
Euskal Herriko bi musikarik eta Alemaniako batek osatzen dute Sijjin banda: Ekaitz Garmendia (gitarra), Iban Hernandez (bateria) eta Malte Gericke (ahotsa eta baxua).