2019/09/13

Sijjin hirukoa sortu dute Euskal Herria eta Alemania artean

Bi herrialde lotzen ditu Sijjin thrash/death metal taldeak. Euskal Herriko Legen Beltza eta Alemaniako Necros Christos bandetako musikariek sortu dute: Malte Gericke (ahotsa eta baxua), Ekaitz Garmendia (gitarra) eta Iban Hernandez (bateria). Berlinen finkatu dute taldea, baina horrek ez du esan nahi gurera etorriko ez direnik. 

Angel of the Eastern Gate lehen lan laburra sareratu dute, eta jarraian duzue entzungai. Formatu fisikoa, berriz, Sepulchral Voice Records zigiluaren bidez eskuratu daiteke.

2020ko martxoan egingo dute estreinako kontzertua, Hamburgoko Hell over Hammaburg jaialdian.

Hurrengo kontzertuak