Euskal Herria eta Alemania arteko Sijjin thrash/death metal taldeak Helljjin Combat bigarren diskoa kaleratuko du apirilaren 25ean. Beste behin ere, Sepulchral Voice Records zigilu alemaniarraren babespean plazaratuko dute.
Ekaitz Garmendia taldekide eta gitarristaren etxean grabatu zuten, Karrantzako BlackStorm estudioetan. Zortzi abesti ditu lan berriak, eta hirukoak zuzenean eta elkarrekin grabatu zituen.
Azala eta kanta zerrenda jarraian ikus ditzakezue:
01. Fear Not The Tormentor
02. Dakhma Curse
03. Trance Of The Mummified
04. Death Opens The Grave
05. Religious Insanity Denies Slavery
06. Horrific Distortions
07. Five Blades
08. The Southern Temple
Sumerian Promises lehen diskoa 2021eko azaroan kaleratu zuten, eta harrera ona izan zuen.
Euskal Herriko bi musikarik eta Alemaniako batek osatzen dute Sijjin banda: Ekaitz Garmendia (gitarra), Iban Hernandez (bateria) eta Malte Gericke (ahotsa eta baxua).