2021/10/27

Sijjin hirukoak "Sumerian Promises" diskoko bigarren singlea entzungai jarri du

Euskal Herria eta Alemania lotzen dituen Sijjin thrash/death metal taldeak azaroaren 12an plazaratuko du Sumerian Promises (Sepulchral Voice Records) lehen diskoa. Dagoeneko bi abesti entzun daitezke: Darkness on Saqqara eta Condemned by Primal Contact.

Diskoak 45 minutuko iraupena izango du, eta grabazioaz Ekaitz Garmendia arduratu da Karrantzako Black Storm estudioetan. Kantu guztiak zuzenean grabatu dituzte mozketa eta moldaketarik gabe. Azala jarraian duzue ikusgai.

01. Daemon Blessex
02. Dagger of a Thousand Deaths
03. Those Who Wait to Enter
04. Sumerian Promises
05. Angel of the Eastern Gate
06. Hunting the Lizard
07. Unchain the Ghost
08. Darkness on Saqqara
09. White Mantras Bleed from Black Magic
10. Outer Chambers of Entity
11. Condemned by Primal Contact

Hiru musikarik osatzen dute banda. Aipaturiko Ekaitz Garmendia gitarristak (Legen Beltza, Extinction, ...), Iban Hernandez bateriak (Legen Beltza, Necros Christos ohia) eta Malte Gericke abeslari eta baxuak (Necros Christos ohia).

Hurrengo kontzertuak