Euskal Herria eta Alemania arteko Sijjin thrash/death metal bandak prest du Helljjin Combat bigarren diskoa. Apirilaren 25ean plazaratuko dute Sepulchral Voice Records zigilu alemaniarraren bidez.
Zortzi abestiko lanetik bi dira dagoeneko aurreratu dituztenak. Dakhma Curse da berriena, eta jarraian entzun dezakezue.
Ekaitz Garmendia taldekide eta gitarristaren etxean grabatu zuten elkarrekin eta zuzenean, Karrantzako BlackStorm estudioetan. Azala eta kanta zerrenda, berriz, jarraian ikus ditzakezue:
01. Fear Not The Tormentor
02. Dakhma Curse
03. Trance Of The Mummified
04. Death Opens The Grave
05. Religious Insanity Denies Slavery
06. Horrific Distortions
07. Five Blades
08. The Southern Temple
Musikalki, diskoetxeak horrela deskribatu du lana: "Kanta egitura zabalagoetan zentratzen da, 1980ko hamarkadaren erdialdeko metalaren eromenaren aitabitxiek praktikatzen zituzten moduan, eta Infernäl Mäjesty, Nasty Savage, Possessed, lehen Slayer edo Megadeth gisako izen zitalak ekartzen ditu burura".
Aurretik, Five Blades abestia aurreratu zuten:
Euskal Herriko bi musikarik eta Alemaniako batek osatzen dute Sijjin banda: Ekaitz Garmendia (gitarra), Iban Hernandez (bateria) eta Malte Gericke (ahotsa eta baxua).