2021/09/20

Sijjin taldeak "Darkness on Saqqara" abestia aurreratu du

Euskal Herria eta Alemania lotzen dituen Sijjin thrash/death metal taldeak Sumerian Promises (Sepulchral Voice Records) lehen diskoa kaleratuko du azaroaren 12an. Darkness on Saqqara da aurreneko singlea:

Diskoak 45 minutuko iraupena izango du, eta grabazioaz Ekaitz Garmendia arduratu da Karrantzako Black Storm estudioetan. Kantu guztiak zuzenean grabatu dituzte mozketa eta moldaketarik gabe. Azala jarraian duzue ikusgai.

Hiru musikarik osatzen dute banda. Aipaturiko Ekaitz Garmendia gitarristak (Legen Beltza, Extinction, ...), Iban Hernandez bateriak (Legen Beltza, Necros Christos ohia) eta Malte Gericke abeslari eta baxuak (Necros Christos ohia).

Hurrengo kontzertuak