Bizkaiko Sinpekado thrashcore taldeak iragarri duenez, urtean zehar hiru abesti berri plazaratuko dituzte. A Fuego! izenekoa da lehena, eta letren bideo batekin estreinatu dute.
Single solteen makina iazko azaroan jarri zuen martxan. Orduan, Asesino abestia aurkeztu zuten.
Dormanth taldean ibilitako bi kideren abentura berria da Sinpekado. Hiruna abestiko Sinpekado eta Sobrevivir EPak kaleratu ondoren, iragan urteko ekainean 7 estreinako iraupen luzeko diskoa argitaratu zuten.
Lau musikarik osatzen dute banda: Oscar Del Val (gitarra eta ahotsa), Javi Martinez (bateria), Miguel Angel Richart (baxua) eta Riki Haya (gitarra).