Bizkaiko Sinpekado thrashcore bandak urriaren 7an sareratuko du Cicatrices lan berria. Sei abesti izango ditu, eta Sin dolor hirugarren singlea da aurreratu dutena. Letren bideo batekin aurkeztu dute.
Lanaren azala eta kanta zerrenda jarraian ikus ditzakezue:
01. Roto por dentro
02. Impostor
03. A fuego!
04. Nos vemos en las kalles
05. Asesino
06. Sin dolor
Dagoeneko entzungai dauden beste bi singleak segidan topatuko dituzue:
Sinpekado - A fuego!
Sinpekado - Asesino
Lau musikarik osatzen dute Sinpekado taldea: Oscar Del Val (gitarra eta ahotsa), Javi Martinez (bateria), Miguel Angel Richart (baxua) eta Riki Haya (gitarra). Dagoeneko hiru lan plazaratu dituzte: Sinpekado eta Sobrevivir EPak eta 7 iraupen luzeko diskoa.