Bizkaiko Sinpekado thrashcore laukoteak ekainaren 6an kaleratuko du 7 lehen diskoa. Zazpi bekatu kapitalei egiten dio erreferentzia izenburuak, nahiz eta ez den lan kontzeptual bat izango.
Hiru abesti aurreratu dituzte, eta Nos vemos en la calles da berriena. Bideoklip batekin aurkeztu dute.
Beste bi kanta ere aurreratu dituzte:
Sinpekado - Sinpekado
Sinpekado - Ojos Extraños
Diskoaren azala jarraian ikus dezakezue abesti zerrendarekin batera:
01. 7
02. La De Negro
03. Sinpekado
04. Nos Vemos En Las Calles
05. Elegidos
06. Ojos Extraños
07. 11 Gramos
08. Destino Final
09. +
10. No Mentiendes
11. Devuelve El Odio
12. Sobrevivir
Dormanth taldeko bi kideren abentura berria da Sinpekado. Lau musikarik osatzen dute: Oscar Del Val (gitarra eta ahotsa), Javi Martinez (bateria), Miguel Angel Richart (baxua) eta Riki Haya (gitarra).
Azken hilabeteotan hiruna abestiko bi EP kaleratu dituzte: Sinpekado eta Sobrevivir.