Gasteizko Sixmika groove metal taldeak The Cure of Violence lan laburraren lehen singlea aurkeztu du: Voices Inside My Head. Jarraian duzue ikusgai Duality Design-ek egindako bideoklipa:
Hirukoak beraien kabuz grabatu du lana. Aldiz, nahasketa eta masterizazioa Gasteizko Silverstar Studios-etan egin dute Iker Bengoarekin.
Nekrotech banda industrialean ibilitako Alber eta Iban musikariek sortu zuten Sixmika. Gaur egun hiru musikarik osatzen dute: Ivan (ahotsa), Alber (gitarra) eta Jon (baxua).