Gasteizko Sixmika groove metal bandak konfinamendua aprobetxatu du kantu berri bat plazaratzeko. Hiruko gisa etxean grabaturiko irudiekin osatu dute, eta jarraian duzue ikusgai.
2018. urte bukaeran Voices Inside My Head abestiaren bideoklipa aurkeztu zutenetik, bateria jotzaile finko baten bila dabiltza. Horregatik, oraindik ez dute argitaratu zazpi abestiz osaturiko lehendabiziko lana.
Nekrotech banda industrialean ibilitako Alber eta Iban musikariek sortu zuten Sixmika. Gaur egun hiru musikarik osatzen dute: Ivan (ahotsa), Alber (gitarra) eta Jon (baxua).