2024/12/15

Sixmika taldeak otsailaren 18a nabarmendu du

Gasteizko Sixmika groove metal bandak February 18 abesti berria estreinatu du. Data zehatz hori aukeratzeko arrazoia aurkeztu duten bideokliparekin ondorioztatu daiteke. Edo ez?

Iker Bengoarekin nahastu eta masterizatu dute haren Silverstar Studios-etan. Bideoa, berriz, Jon Mikel Parrilla eta Alber Sixmika (Duality Design) taldekideek zuzendu dute.

Arabarrek iazko otsailean, sei kantako The Cure of Violence lan laburra kaleratu zuten.

01. The Cure of Violence
02. Voices Inside My Head
03. True Lies
04. Fighter
05. The Pain
06. Toxic Desire

Laneko hainbat abestiren bideoklipak sareratu zituzten:

Sixmika - Toxic desire

Sixmika - The Cure of Violence

Sixmika - Voices Inside My Head

Hurrengo kontzertuak