Gasteizko Sixmika groove metal bandak The Cure of Violence lan berriaren bigarren singlea plazaratu du. Hain zuzen ere, lanaren izenburu bera duena, eta Duality Design-ek egindako bideoklip batekin aurkeztu dute:
Aurrez, Voices Inside My Head singlea estreinatu zuten, hau ere bideoklip batekin:
Hirukoak beraien kabuz grabatu du EP berria. Nahasketa eta masterizazioa, berriz, Gasteizko Silverstar Studios-etan egin dute Iker Bengoarekin.
Nekrotech banda industrialean ibilitako Alber eta Iban musikariek sortu zuten Sixmika. Gaur egun hiru musikarik osatzen dute: Ivan (ahotsa), Alber (gitarra) eta Jon (baxua).