Bizkaiko Soulitude bandak abenduan aterako du Remains seigarren diskoa. Black Knight kantua aurkeztu dute, eta azken emaitza ez bada ere, lan berriaren ildoa ezagutzeko balio du. Lorenzo Mutiozabal (Nightfear) eta David Arredondo (Taken) abeslariek parte hartu dute.
Lan berriaren azala ere Xabier Amezaga artistak egin du.
Ignacio Garamendi Jevo bizkaitarra da Soulitude taldearen arduraduna. Dena dela, azkenaldian lanpetu samar dabil El Reno Renardo bandaren bihurrikeriekin.