2024/05/10

Soziedad Alkoholika beteranoek konfrontazioa lehertu dute

Gasteizko Soziedad Alkoholika bandak Confrontación (Maldito Records) hamargarren diskoa argitaratu du. Zenbaki borobila thrash, groove eta hardcore metal doinuekin borobildu dute.

Plataforma digitaletan osorik entzun dezakezue, eta baita jarraian ere:

Lan berria Jimmy taldekideak ekoiztu du, eta Haritz Harreguy arduratu da nahasketaz. Diseinua, berriz, Nestor Urdanpilletak (Eraso!) egin du.

01. Control De Masas
02. Colapso Final
03. Somos Contradicción
04. Traición
05. Enemigo A Las Puertas
06. Basura Patriótica
07. Falsos Dioses
08. Responde Y Golpea
09. Infiltrados
10. Non Zaude?
11. La Sombra De La Duda
12. Justicia O Ley

Boskotea berrosatuta, lan berria taula gainean aurkezteko gogotsu agertu dira. Gaur egun, musikari hauek osatzen dute Soziedad Alkoholika: Juan (ahotsa), Jimmy (gitarra), Pirulo (baxua), Aitor (gitarra) eta Mikel (bateria).

Hurrengo kontzertuak