2021/04/05

Spirikom: "Intolerabilis En Tis Levitas" lanaren aurrerapenak

Iruñeko Spirikom metal taldeak Intolerabilis En Tis Levitas bigarren lana argitaratuko du laster. Aurrerapen gisa, lau kantu aurkeztu dituzte, lau hizkuntza desberdinetan: Execracion, Futility, Lepoa Labanak eta La Ley del Plomo (Brujeria cover).

Lan berria Iruñeko K estudioetan grabatu dute Alberto Porresen gidaritzapean. Bederatzi kantu eta bertsio bat izango ditu, eta azala zein abesti zerrenda jarraian dituzue ikusgai:

01. Opus Dei
02. Execracion
03. Lepoa Labanak
04. Necromantik
05. Trivialidad
06. Tutera
07. Salus Infernorum
08. Zero Zero Zero
09. Amaiur Gaztelua
10. La Ley del Plomo (Brujeria cover)

Hurrengo kontzertuak