2024/05/13

Stolen Soul taldeak 'Steel Shadows' abestia estreinatu du

Bilboko Stolen Soul metal bandak Steel Shadows lehendabiziko singlea aurkeztu du. Estreinako lan laburraren aurrerapena da, eta Horizon Studios-etan grabatu dute.

Kantaren letren bideoa jarraian ikus dezakezue, eta laster bideoklipa sareratuko dute.

Maiatzaren 25ean lehen kontzertua emango dute Portugaleteko Groove aretoan, eta han bertan eskainiko dituzte lan laburreko abestiak. Bost ingelesez dira eta bat euskaraz.

Stolen Soul 2023ean sortu zuten. Fraktura taldean ibilitako Argoitz bateria jotzailea (Quizical ohia), Andima gitarrista eta Iker baxu jotzailea dira abentura berri honen sortzaileak. 2022an elkartu ziren, eta boskotea Aritza gitarristarekin eta Javi abeslariarekin osatu zuten. Thrash, death eta groove metal doinuak jorratzen dituztela diote.

Hurrengo kontzertuak