Eibarko Su Ta Gar heavy metal bandak bere herriko futbol taldeari abesti bat eskaini dio. Eibar taldearekin batera sortu dute Ezina eginez kantua. Laukotearekin batera parte hartu dute koroak eginez futbol taldeko emakumezkoek eta gizonezkoek, harrobiko neska-mutilek, futbol eskolakoek, jokalari izandakoek eta hainbat jarraitzailek. Jarraian ikus dezakezue.
Aitor Gorosabel izan da musika zein letraren sortzailea. Proiektua duela urtebete abiatu zuen Eibar Fundazioak, eta azken hilabeteetan grabazio lanetan aritu dira. Berrizko Lorentzo Records estudioan grabatu dute.