2023/06/09

Su Ta Gar eta Ehun Kilo elkarrekin ariko dira Eibarko jaietan

Ekainaren 16an, euskarazko heavy metalaren bi aitzindarik agertoki bera konpartituko dute. Eibarko jaietan kontzertua eskainiko dute Su Ta Gar eta Ehun Kilo talde beteranoek, Untzaga plazan.

Etxekoek honela iragarri dute: "Datorren ostiralean oso hitzordu berezia daukagu Eibarren. Alde batetik, etxean jotzen dugu, eta bestetik, Ehun Kilo gure lagunekin partekatu dugu oholtza. Aurten 35 urte beteko dira, beraien aurreko taldea zen Napalmekin batera, gure 1. kontzertua eskaini genuela. Aitorrek talde bietan jotzen zuen…".

Su Ta Garrek iazko abenduan kaleratu zuen Alarma hamabigarren diskoa.

Hurrengo kontzertuak