Eibarko Su Ta Gar heavy metal bandak Ondarroako gaztetxean eskaini zuen lehen kontzertua, 1988ko abuztuaren 14an. Horrela, 30 urte pasa dira lehen zuzenekoa eskaini zuteneik. Hori ospatzeko asmoarekin kontzertu bira berezia antolatu dute. Hemen duzue lehen kontzertuaren kartela, Mikel Urkiaren bidez eskuratu duguna.
Aitor Gorosabel abeslari eta gitarra elkarrizketatu genuen martxoan. Gorosabelek ez zuen argi bira bat egitearena. Azkenik, ordea, egingo dute.
Kontzertu bira bereziko bederatzi emanaldi iragarri dituzte. Euskal Herrian eta Espainian ez ezik, Katalunian eta Irlandan ariko da zuzenean Eibarko taldea.