Elorrioko Sugoi heavy metal taldeak Gabonetako euskal kanten bertsioak egiten hasi zen iaz, eta aurten errepikatzea erabaki dute. Olentzeroren abesti ezagunaren moldaketa egin dute, egokitzapen eta guzti.
2021ean, berriz, Hator hator euskal gabon kanta herrikoiaren bertsioa aurkeztu zuten.
Sugoi banda 2003an sortu zuten Tirain, Dyan Cet eta Irao taldetan ibilitako musikariek. Ordutik bi lan argitaratu dituzte; 2007ko Ustezko gizakia maketa eta 2010eko Egia? iraupen luzeko disko bakarra. Urteotan kontzertuak ematen aritu dira oso noizbehinka. Esaterako, pasa den irailean Durangoko Napimetal Fest jaialdian jo zuten.