2024/05/11

Sweet Rage bandak eskuak altxatzeko eskatu du

Abadiñoko Sweet Rage rock/metal taldeak Altxa Eskuak single berria plazaratu du. Bideoklip dantzagarri batekin aurkeztu dute:

Muted zenaren errautsetatik sorturiko taldea da, proposamen melodikoago eta elektronikoagoarekin. Euskaraz eta ingelesez kantatzen dute.

Iazko martxoan, Abian (Maldito Digital) lehendabiziko diskoa argitaratu zuten. Hamabi abestiko lanetik hainbat bideoklip grabatu zituzten, eta horietako bat da Sua kantarena.

Hurrengo kontzertuak