2020/06/11

T TreintayCuatro banda bueltan da

Gasteizko T TreintayCuatro heavy rock taldea iraganetik itzuli da. 1983an elkartu ziren T-34 izenarekin, eta urtebetera banandu ziren maketa bat eta hainbat kontzertu eman ondoren.

Duela bi urte, Jose Zorrostiagak, taldeko bateria izandakoak, kantu zaharrak berreskuratzea proposatu zion Ion Rail gitarrari. Biak Perseveranth heavy metal bandako kideak dira. Alberto Hernandorekin (Perseveranth) ahotsak grabatu ostean, gustura geratu ziren emaitzarekin, eta taldea biziberritzea erabaki zuten kide sortzaileen baimenarekin. Izena eguneratu eta kantu berriak konposatzen hasi ziren. Horietako bat dagoeneko entzungai jarri dute. 

Gaur egungo banda bost musikarik osatzen dute: Alberto Hernando (ahotsa), Ion Rail (gitarra), Luis Romero (gitarra), Gaizka Reverso (baxua) eta Jose Zorrostiaga (bateria). 

Hurrengo kontzertuak