2025/03/12

T-TreintayCuatro taldeak '40' diskoa plazaratuko du maiatzean

Gasteizko T-TreintayCuatro heavy metal bandak The Fish Factory zigilu madrildarrarekin argitaratuko du iraupen luzeko lehen diskoa. 40 izenburua jarri diote, eta maiatzaren 9an plazaratuko dute.

Boskoteak lan berruaren azala eta kontzeptua aurkeztu ditu.

Hain zuzen ere, zenbaki borobil horrek T-34 bandari egiten dio erreferentzia, egungo taldearen aurrekaria izan zenari. Izan ere, 1983an lau nerabek sortu zuten T-34, eta urtebetera banandu ziren maketa bat eta hainbat kontzertu eman ondoren.

2019an Jose Maria Ruiz de Azuak (Zorrostiaga) taldeko bateria izandakoak, kantu zaharrak berreskuratzea proposatu zion Ion Rail gitarrari. Biak Perseveranth heavy metal bandako kideak ziren orduan. Alberto Hernandorekin (Perseveranth) ahotsak grabatu ostean, gustura geratu ziren emaitzarekin. Horrela, 2021ean bost abestiko Reignición lan laburra kaleratu zuten. 

Maiatzean, berriz, 40 estreinako diskoa argitaratuko dute, eta izenburuak Gasteizko ekaitzekin ere lotura dutela esan dute. Batez ere, indartsuak direlako, eta horrelakoak dira grabatu dituzten abesti berriak.

Gaur egun bost musikari hauek osatzen dute taldea: Alberto Hernando (ahotsa), Ion Rail (gitarra), Luis Romero (gitarra), Elena Sanchez (baxua) eta Jose Maria Ruiz de Azua (bateria).

Hurrengo kontzertuak