2021/11/21

T TreintayCuatro taldeak "Reignicion" lan laburra plazaratu du

Gasteizko T TreintayCuatro heavy metal bandak bost abestiko Reignición (WildMetal Records) lan laburra kaleratu du. Azaroaren 27ko November Metal Fest jaialdian aurkeztuko dute. Grave Digger, Unbound eta Aquelarre taldeekin batera ariko dira zuzenean.

Olaztiko Railway Records estudioan grabatu dute lan berria, eta kantu guztiak entzungai jarri dituzte audio plataformetan. Horietako bat da ondorengoa:

1983an elkartu ziren T-34 izenarekin, eta urtebetera banandu ziren maketa bat eta hainbat kontzertu eman ondoren. 2019an Jose Zorrostiagak, taldeko bateria izandakoak, kantu zaharrak berreskuratzea proposatu zion Ion Rail gitarrari. Biak Perseveranth heavy metal bandako kideak dira. Alberto Hernandorekin (Perseveranth) ahotsak grabatu ostean, gustura geratu ziren emaitzarekin, eta taldea biziberritzea erabaki zuten kide sortzaileen baimenarekin. T TreintayCuatro izena hartu eta kantu berriak konposatzen hasi ziren. Gaur egun bost musikarik osatzen dute banda: Rail (gitarrista), Fulgen (baxua), Albero (ahotsa), Jose (bateria) eta Luis (bateria)

Hurrengo kontzertuak