Iruñeko Taken power metal bandak Saurom espainiarren 25. urteurreneko bilduma berezian parte hartu du. 50 taldek osatuko dute Mester de Juglaría disko laukoitzean, eta horietako bat da nafarra. 2008ko Once Romances diskoko Reina de la Oscuridad abestiaren moldaketa egin dute.
Bertsio zaleak badira ere, Iruñekoek bi disko argitaratu dituzte dagoeneko: Taken (2016) eta Unchained (2019). Zazpi kidek osatzen dute: David Arredondo (ahotsa), Gauss (gitarra), Iosu (gitarra), DaniRocks (baxua), David KBD (teklatua), Diego (teklatua) eta Jon (bateria).