2025/01/15

The Broken Horizon ahotsik gabe geratu da

Iruñeko The Broken Horizon metalcore bandak Victor Parra abeslariaren agurra jakinarazi du. Sare sozialetan eman dute ezusteko albistea, adierazpen baten bitartez. Jarraian irakurri dezakezue, euskaratuta:

"Gaur, sentimendu kontrajarriez betetzen gaituen albiste bat partekatu nahi dugu zuekin guztiekin. Victorrek, azken sei urteotan The Broken Horizonen funtsezko parte izan denak, gurekin batera, taldearen historian kapitulu hau ixteko unea dela erabaki dugu. Bihotzetik hartutako erabakia da, elkarrekiko errespetuz eta alde guztientzat onena den horretan pentsatuz.

Sei urte hauek bidaia sinestezina izan dira. Agertokiak, barreak, negarrak, gau amaigabeak eta betirako lagun izango ditugun oroitzapenak partekatu ditugu. Parra ahots bat baino askoz gehiago izan da: arima urduri bat izan da, ahuntz ero bat, gu harritzeari eta gure nortasunaren funtsezko zati bat banda gisa definitu zuen energia paregabeari utzi ez ziona.

Une gorenetatik erronka zailenetaraino, beti egon da hor, kanoiaren oinean, dena ematen partekatzen dugun pasio honengatik. Agur esan diogu, ez tristuraz, The Broken Horizoni eman dion guztiagatik esker onez baizik, eta bere bidea arrakastaz eta abenturaz beteta jarraituko duela ziurtatuta. Bihotz-bihotzez eskertu nahi diogu oihu bakoitzeko, partekatutako une bakoitzeko eta gugan eta zuengan, gure jarraitzaileengan, uzten duen arrasto bakoitzeko.

Hau ez da behin betiko agurra; kapitulu baten amaiera eta beste berri batzuen hasiera baino ez da, bai berarentzat bai guretzat. GERO arte bat da.

Bidean ikusiko dugu elkar!".

Parrak ere ohar bat plazaratu du hemen topatuko duzuena. Urtarrilaren 18an Madrilgo Silikona aretoan eskainiko duten kontzertua izango da Parraren azkena.

Nafarrek 2022ko otsailaren 1ean plazaratu zuten Until Silence Speaks bigarren diskoa. Hirugarrena, berriz, 2025ean plazaratzeko asmoa agertu dute.

Ordezkorik iragarri ez badute ere, gainerako lau musikariak hauek dira: Alex Nuñez (gitarra eta ahotsak), Jun Nuñez (gitarra eta ahotsak), Alex Fuente (baxua) eta Joanes Esain (bateria).

Hurrengo kontzertuak