2021/11/19

The Broken Horizon bandak "Dead World" singlea estreinatu du

Iruñeko The Broken Horizon metalcore taldeak otsailaren 1ean kaleratuko du Until Silence Speaks bigarren diskoa. Izen bereko aurrerapena aurkeztu ondoren, Dead World bigarren singlea eta bideoklipa plazaratu dituzte.

Alex Nuñez arduratu da lanaren ekoizpenaz, eta Sebastian Sendon ekoizleak nahastu eta masterizatu du Sureau Studio-n. Urrian kaleratu zuten aurreneko singlea.

Taldeak aldaketa ugari izan ditu 2018an Desolation lehendabiziko diskoa argitaratu zutenetik. Odei Ochoa gitarrista eta sortzaileak iazko azaroan utzi zuen banda, eta Haitz Bujanda bateriak ere uztea erabaki zuen. Gaur egun bost kidek osatzen dute The Broken Horizon: Victor Parra (ahotsa), Alex Nuñez (gitarra eta ahotsak), Jun Nuñez (gitarra eta ahotsak), Alex Fuente (baxua) eta Joanes Esain (bateria).

Hurrengo kontzertuak