Iruñeko The Broken Horizon metalcore bandak isiltasuna hautsi du. Until Silence Speaks abesti berria eta bideoklipa aurkeztu dituzte, iazko ekainean grabatu eta abuztuan filmatu zutena. Otsailaren 4an argitaratuko duten Until Silence Speaks bigarren diskoaren aurrerapena da.
Taldeak aldaketa ugari izan ditu 2018an Desolation lehendabiziko diskoa argitaratu zutenetik. Odei Ochoa gitarrista eta sortzaileak iazko azaroan utzi zuen banda, eta Haitz Bujanda bateriak ere uztea erabaki zuen. Hain zuzen ere, Bujandari esker ona adierazi diote single berriarekin. Gaur egun bost kidek osatzen dute The Broken Horizon: Victor Parra (ahotsa), Alex Nuñez (gitarra eta ahotsak), Jun Nuñez (gitarra eta ahotsak), Alex Fuente (baxua) eta Joanes Esain (bateria).