Bizkaiko The Covenant doom/post metal bandak martxoa hasieran plazaratu zuen Deimos | Phobos lehen EPa. Hilabeteak pasa diren arren, komeni da denboran atzera geratu diren erreferentziei ikusgarritasuna ematea. Zuzenean aurkezteko aukera ere izan dute; esaterako, duela gutxi Obsidian Kingdom kataluniarrekin aritu ziren Mungian.
Zazpi kantuko lana Promete Puñalek grabatu eta nahastu du. Diseinuaz, berriz, Unai Gonzalez arduratu da. Osorik entzungai duzue jarraian:
Lau musikarik osatzen dute The Covenant: Vicu (bateria), Güito (baxua eta ahotsa), Jonba (gitarra eta ahotsa), eta Asensi (gitarra, ahotsa eta sintetizadoreak).