2020/01/15

The Descent bandak gitarra jotzaile berriak ditu

Bilboko The Descent melodeath taldeak aldaketak izan ditu. Ander eta Borja gitarra jotzaileek banda utzi dute, eta beraien ordezkoak dira Unai Jimenez (Bleed) eta David Escalada (Black Ocean Witness).

Boskotea berrosatuta lozorrotik atera dira bizkaitarrak. Horrela, otsailaren 8an taula gainera itzuliko dira. Portugaleteko Groove aretoan ariko dira Hiranya eta Days of Abuse taldeekin. 

2016an argitaratu zuten The Coven of Rats bigarren diskoa. Jarraian osorik entzun dezakezue:

Azken lanaren izen bereko bideoklipa, berriz, jarraian duzue ikusgai:

Hurrengo kontzertuak