2020/11/20

The Faithless: "No Reason" da hirugarren singlea

Gasteizko The Faithless hard rock/metal bandak dagoeneko lan berriaren hiru kantu aurreratu ditu. No Reason izenekoa da hirugarrena, eta lyric video gisa aurkeztu dute.

Arabarrek urtea bukatu baino lehen argitaratuko dute diskoa, Silverstar Studios-etan grabatu dutena. Diseinuaz, berriz, Warbanner arduratu da.

Hona hemen, beste bi kantuak:

Hurrengo kontzertuak