2018/08/08

The Faithless taldeak prest du "Fighting the Shadows" disko berria

Gasteizko The Faithless bandak irailaren 14an argitaratuko du Fighting the Shadows lan berria. Cynik Studios-etan grabatu dute eta dagoeneko aurrerapen abestia entzun daiteke.

Kontzertu ugari eskainiko dituzte diskoa aurkezteko. Irailaren 29an Dimetal Fest jaialdian izango dira Lemmy gunean, eta abenduaren 14an, VII. Gabonak in Hell jaialdian Larratxo kultur etxean. Dena dela, aurkezpen ofiziala azaroaren 24an egingo dute Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

Hurrengo kontzertuak