Gasteizko The Faithless hard rock/metal bandak argitu du hirugarren diskoaren izenburua: Reflections On The Blue Side. Urtarrilaren 25ean argitaratuko dute Demons Records zigiluaren bidez.
Silverstar Studios-etan grabatu dute Iker Bengoa (Childrain) musikari eta teknikariarekin. Azalaz eta diseinuaz, berriz, Warbanner arduratu da, eta jarraian ikus dezakezue:
Hamar abesti izango ditu lan berriak, eta horietako hiru dagoeneko entzun daitezke:
The Faithless - No Reason
The Faithless - Broken Wings in Paradise
The Faithless - The Way