2022/03/21

The Kraven banda bueltan da

Durangoko The Kraven groove metal taldea zuzenekoetara itzuliko da 14 urte luzeren ostean. Maketa bat eta For the Enemy disko bakarra kaleratuta, 2008an desegin zen banda.

Dena dela, ez zen zeharo desagertu, hiru taldekideri esker: Asier Duñabeitia (gitarrista), Joseba Andoni Irigoras (gitarrista) eta Unai Elorza (bateria). Hamarkada bat pasa dute kantu berriak konposatzen eta entseatzen. Beti ere, taula gainera itzultzeko itxaropenarekin. Horretarako, boskotea osatu dute. 2020an Juan Miguel Abal abeslaria (Atlantida ohia) fitxatu zuten, eta iragan otsailean, Erik del Arco baxu jotzailea batu zitzaien.

Iragarri dute itzulera kontzertua. Ekainaren 25ean izango da Abadiñoko Koba Live jaialdian. Boskotearen asmoa abesti berriak grabatzea eta zuzeneko gehiago ematea da.

Hona hemen, 2006ko maketako Hezigaitza abestiaren bideoklipa:

Hurrengo kontzertuak