2024/05/21

The Kraven bandak 'Dawn Of Civilization' lan berria sareratuko du laster

Durangoko The Kraven groove metal taldeak Dawn Of Civilization lan laburra plazaratuko du maiatzaren 31n. Berrizko Lorentzo Records estudioan grabaturiko hainbat abesti jaso dituzte EP berri honetan.

Anartz Aranguenak egin du azala, eta abesti zerrendarekin batera ikus dezakezue jarraian:

01. Dawn Of Civilization
02. Reptilian Self
03. Darkhold
04.  My Own Prison
05. Play For Losing

Hain zuzen ere, Reptilian Self kanta berria Basque Metal Country egitasmoak aurreratu zuen IV. bilduma digitalean.

Boskotea 2022ko ekainean itzuli zen taula gainera, 14 urte luzeren ondoren. 2008an pausatu zuten euren ibilbidea, The Kraven (2006) maketa eta ... For The Enemy (2008) diskoa argitaratuta.

Ordutik, hiru taldekide entsegu lokalean elkartzen aritu ziren: Asier Duñabeitia (gitarrista), Joseba Andoni Irigoras (gitarrista) eta Unai Elorza (bateria). Hamarkada bat pasa dute kantu berriak konposatzen eta entseatzen. Beti ere, taula gainera itzultzeko itxaropenarekin. Horretarako, boskotea osatu zuten. 2020an Juan Miguel Abal abeslaria (Atlantida eta Laia ohia) fitxatu zuten, eta 2022ko otsailean, Erik del Arco baxu jotzailea batu zitzaien.

Kontzertuak ematen hasi ziren, eta kanta berriak sareratzen. Guztira, lau dira plazaratu dituzten abesti berriak: Evolute, Pull Me Under, Fractal eta Lullaby. Horiek guztiak bandaren Bandcamp atarian entzun daitezke.

Hurrengo kontzertuak