2023/01/27

The Kraven: "Fractal" singlea sareratu dute

Durangoko The Kraven groove metal banda aleka ari da aurkezten kanta berriak. Beraien kabuz ekoizturiko bi single plazaratu ondoren, Berrizko Lorentzo Records estudioan grabaturiko singlea sareratu dute.

Plataforma digitaletan eta sortu berri duten euren Bandcamp atarian entzun daiteke:

Boskotea iazko ekainean itzuli zen taula gainera, 14 urte luzeren ondotik. 2008an eten zuten euren ibilbidea, maketa eta disko bat argitaratuta. Ordutik, hiru taldekidek entsegu lokalean elkartzen aritu dira: Asier Duñabeitia (gitarrista), Joseba Andoni Irigoras (gitarrista) eta Unai Elorza (bateria). Hamarkada bat pasa dute kantu berriak konposatzen eta entseatzen. Beti ere, taula gainera itzultzeko itxaropenarekin. Horretarako, boskotea osatu zuten. 2020an Juan Miguel Abal abeslaria (Atlantida eta Laia ohia) fitxatu zuten, eta 2022ko otsailean,Erik del Arco baxu jotzailea batu zitzaien.

Hurrengo kontzertuak