2024/05/31

The Kraven taldeak 'Dawn Of Civilization' lana entzungai jarri du

Durangoko The Kraven groove metal bandak Dawn Of Civilization lan berria sareratu du. Lau abesti berri eta zahar baten birgrabaketa jasotzen ditu. Boskotearen Bandcamp atarian entzun dezakezue.

Berrizko Lorentzo Records estudioan grabatu zuten, aurrez kaleraturiko single solte batzuen antzera. Aldiz, hauxe da Anartz Aranguenak egindako azala.

01. Dawn Of Civilization
02. Reptilian Self
03. Darkhold
04.  My Own Prison
05. Play For Losing

Boskotea 2022ko ekainean itzuli zen taula gainera, 14 urte luzeren ondoren. 2008an pausatu zuten euren ibilbidea, The Kraven (2006) maketa eta ... For The Enemy (2008) diskoa argitaratuta.

Ordutik, hiru taldekide entsegu lokalean elkartzen aritu ziren: Asier Duñabeitia (gitarrista), Joseba Andoni Irigoras (gitarrista) eta Unai Elorza (bateria). Hamarkada bat pasa dute kantu berriak konposatzen eta entseatzen. Beti ere, taula gainera itzultzeko itxaropenarekin. Horretarako, boskotea osatu zuten. 2020an Juan Miguel Abal abeslaria (Atlantida eta Laia ohia) fitxatu zuten, eta 2022ko otsailean, Erik del Arco baxu jotzailea batu zitzaien.

Kontzertuak ematen hasi ziren, eta kanta berriak sareratzen.

Hurrengo kontzertuak