2024/01/06

The Wizards bandak lorategiko lehen uzta estreinatu du

Bilboko The Wizards heavy metal/hard rock taldeak The Exit Garden lan berriaren izenburu bera duen kanta estreinatu du. Horretarako, letren bideo bat aukeratu dute.

Laugarren diskoak zortzi pieza izango ditu, eta Smoke Signals Studio-k egin du azala.

Slippery Studio-an grabatu dute lan berria, eta berriz ere High Roller Records diskoetxearen bidez plazaratuko dute martxoaren 22an.

Hurrengo kontzertuak