Larunbatean, maiatzaren 11n, thrash metalak hartuko du Azpeitiako Sanagustin kulturgunea. Legen Beltza etxeko taldea eta Angelus Apatrida ospetsuak ariko dira oholtza gainean.
Biak ala biak izan ziren penintsulako thrash doinuaren suspertzearen arduradunetako batzuk. Albacetekoek jarraipena eman zioten gipuzkoarrek emandako bideari, hauek etenaldi luze bat egitea erabaki zutelako. Aspalditik ezagutzen dira bi bandak, eta urolakoei esker ezagutu zuten Euskal Herria. Urteen joan etorrian, Angelus Apatrida talde estimatua da gurean.
Metallica ikustera joan ez zirenek aukera ona dute larunbatean. Eta joan zirenek, aukera hobea dute thrash metal kontzertu on batez gozatzeko. Sarrerak 15 eurotan daude salgai.