2022/08/23

Tirain bandaren "Itsasoaren Gorrotoa" maketa berreskuratu dute

Elorrioko Tirain heavy/power metal taldeak ibilbide laburra izan zuen. 1998an sortu zuten lau gaztek: Santi Herrera (gitarra), Mikel Quesada (gitarra eta ahotsa), Txema Quesada (bateria) eta Edu Revilla (baxua eta ahotsa). 1999an Itsasoaren Gorrotoa maketa bakarra plazaratu zuten, eta Euskadi Gaztearen Maketa Lehiaketan parte hartu zuten. Aldiz, kontzertu gutxi batzuk eman ondoren, 2001ean desegin zuten banda.

Taldekide ohiek maketa hura berreskuratu eta sarean entzungai jarri dute. Hona hemen azala, eta osorik entzuteko aukera:

Gaur egun, beste talde batzuetan dabiltza Tirainen parte izan ziren musikariak. Sugoi banda sortu zuten Mikel eta Txema Quesada anaiek, Orion Child taldearekin bat egin zuen Santi Herrerak eta Korroxion bandarekin Edu Revillak.

Hurrengo kontzertuak