Bizkaian finkaturiko TOMB talde bortitzak Entrance to Primordial Funerations lehen lan laburra aterako du azaroan Pathologically Explicit Recordings zigiluaren bidez.
Brutal Death Metal munduko lau musikarik sorturiko banda da –Euskal Herriko hiruk eta Kanadako batek–. Hain zuzen ere, Virulency, MDMA, Fixation On Suffering, Scatology Secretion eta Gravitational Distortion taldeetako kideez osaturikoa da.
Adolfo Warbanner arduratu da azalaren diseinuaz.
Abestietako bat ere aurkeztu zuten martxoan, lanaren aurrerapen gisara.