Nafarroa Behereko Torheit groove metal taldeak abenduaren 21an argitaratuko du lehendabiziko diskoa. Egun bat lehenago entzunaldi bat egingo dute Donibane Garaziko Cafe Luis kafetegian, 19:00etan. "Lekuan berean jateko, trago baten hartzeko eta diskoa erosteko aukera izanen duzue", adierazi dute.
Hamabi kantukoa izango da, eta tartean da euskarazko bat. Hauxe duzue aurrerapena:
Milhac anaiek (Hurmurao, Kink Mulet) eta Jerôme eta Battittek (Ervo, Butagaz) sortu zuten Torheit taldea. Gerora, 2016an Iban (Sons of Kentucky, Los Burros Consanguinidos) batu zitzaien. Horrela, bost musikarik osatzen dute banda: Jérôme Anocibar (gitarra), Battitta Castillon (gitarra), Iban Falxa (ahotsa), Camille Milhac (baxua) eta Rémy Milhac (bateria).