Nafarroa Behereko Torheit groove/death metal bandak uztea erabaki du. Sare sozialetan eman dute agurraren berri:
"Jakinarazten dizuegu Torheit taldeak bere ibilbidea bukatzea erabaki duela. Erabaki horrek abentura musikala honen bukaera markatzen du. Eskerrak eman nahi dizkiegu gure jarraitzaile guzieri, sei urte hauetan emandako sustenguarentzat eta elgarrekin pasatu momentuentzat. Milesker bihotzez. Battitt, Camille, Jérôme, Iban eta Rémy".
2019ko abenduan kaleratu zuten bandaren izen bereko disko bakarra.
Milhac anaiek (Hurmurao, Kink Mulet, Kimule) eta Jerôme eta Battittek (Ervo, Butagaz) sortu zuten Torheit banda. Gerora, 2016an Iban (Sons of Kentucky, Los Burros Consanguinidos) batu zitzaien. Horrela, bost musikari hauekin egin dute egun arteko bidea: Jérôme Anocibar (gitarra), Battitta Castillon (gitarra), Iban Falxa (ahotsa), Camille Milhac (baxua) eta Rémy Milhac (bateria). Ondo bidean, Milhac anaiek Kimule taldearekin jarraituko dute.