2024/07/19

Txerri Ugerrak bandak 'Cerdos y elegantes' lan laburra leherrarazi du

Erromoko Txerri Ugerrak rap metal taldeak hirugarren lan laburra kaleratu du: Cerdos y elegantes. Hiru abesti ditu eta orain arteko oldarkorrenak dira.

01. Jan edan ta dantza
02. Zorte txarra
03. Cerdos y elegantes

Plataforma digitaletan guztiak entzun ditzakezue, baina eredu gisara, hauxe duzue Jan edan ta dantza zuzenaren bideoklipa.

2022ko udan sortu zen Txerri Ugerrak taldea. Gutxira aurkeztu zuten Carta Alta lehen lan laburra. Aldiz, Atzokoa Azkena bigarren lan laburra iazko urte bukaera aldean plazaratu zuten. Boskoteak honela deskribatzen du bere proposamena: "Soinu berezi eta nabarmena sortzea lortu dugu. Gitarra astunak, bateriaren erritmo gogorrak eta ahots oldarkorrak dira nabarmen. Letrek ardatz sozial edo politikoaz hitz egiten dute maiz".

Musikari hauek osatzen dute banda: Landa (ahotsa), Endo (ahotsa), Aritz (gitarra), Guille (baxua) eta Aitor (bateria).

Hurrengo kontzertuak