Erromoko Txerri Ugerrak rap metal bandak Atzokoa Azkena bigarren lan laburra sareratu du. Hiru abesti ditu eta horietako baten bideoklipa jarraian ikus dezakezue:
Lan laburraren azala eta kanta zerrenda:
01. Ayer
02. Kaleetan
03. Cadillac
2022ko udan sortu zen Txerri Ugerrak taldea. Gutxira aurkeztu zuten Carta Alta lehen lan laburra. Aldiz, Atzokoa Azkena bigarren lan laburra duela gutxi kaleratu dute. Boskoteak honela deskribatzen du bere proposamena: "Soinu berezi eta nabarmena sortzea lortu dugu. Gitarra astunak, bateriaren erritmo gogorrak eta ahots oldarkorrak dira nabarmen. Letrek ardatz sozial edo politikoaz hitz egiten dute maiz".
Bost musikariak hauek dira: Landa (ahotsa), Endo (ahotsa), Aritz (gitarra), Guille (baxua) eta Aitor (bateria).