2019/08/08

Unbound taldea bueltan da indarberrituta

Gasteizko Unbound heavy metal taldeak irailaren 1ean argitaratuko du bigarren diskoa. Oraindik ez dute argitu zein izango den izenburua, baina aurrerapen gisara Fear for Sale abesti berria aurkeztu dute.

2009an Nightmares diskoa argitaratu ondoren, bandak hainbat aldaketa izan zituen eta ordutik zarata asko atera gabe ibili dira. Nolanahi ere, taldea osatuta itzuliko dira taula gainera. Azaroaren 23an November Metal Fest jaialdian ariko dira Brainstorm ezagunekin batera, besteak beste. Agenda atalean topatuko duzue informazio gehiago. 

Hurrengo kontzertuak